Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegiak I. Etumeta Literatura lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 17an amaitzen da.
Oinarriak
- Ez da inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko. Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.
- Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 18 urte beteak izatea lana bidaltzeko unean, eta Usurbilen erroldatua egotea edota Etumeta AEK euskaltegian matrikulatua.
- Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
- Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
- Gai librean idatziko dira.
- Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketaren batera bidali gabeak ere.
- EUSKARAZ idatziak behar dute.
Lanen aurkezpena
Bi dokumentu bidaliko dira inaki-d@aek.eus helbidera. Etumeta AEK arduratuko da epaimahaikideei lanak bidaltzeaz, identifika ez ditzaten, baita, epaia ebatzi ondoren, hura bere egilearen datuekin lotzeaz ere.
- DOKUMENTUA: Ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: “IZENBURUA.PDF”.
- DOKUMENTUA: Parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: “IZENBURUA.DATUAK.PDF”.
Epeak
Lanak bidaltzeko epea: OTSAILAREN 1etik APIRILAREN 17ra arte, biak barne.
Sariak
- Txapelduna: 250€
- Aipamena: 50€
- Sari banaketan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
- Sari banaketa EKAINAREN 7an egingo da.
- Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.
Epaimahaia
- Epaimahaikideak hiru izango dira, eta Etumeta AEK-k aukeratuko ditu. Haien erabakia aldaezina izango da.
- Irabazle bakarra egongo da, eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako lanik ez dagoela erabakiko balu.
Argitaratzea
Parte hartzaileek onartzen dute euren lanak argitaratu ahal izatea Noaua! aldizkarian eta Etumeta AEKren sare sozialetan.
Informazio gehiago: blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek