Espainiako Gobernuaren ordezkariak Usurbilgo udalari Joxe Martin Sagardia plazari izena aldatu eta haren omenezko plaka kentzeko eskatu dio

Usurbilgo Udalak jakinarazi du, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskaera egin diola Usurbilgo Udalari Joxe Martin Sagardia plazari izena aldatu eta haren omenezko plaka kentzeko: Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko legea (29/2011) urratzen duelakoan, eskaera betetzeko hilabeteko epea eman dio udalari. Udalak, bere aldetik, gai horretan adituak diren abokatuak kontratatu ditu, eta azterketa juridiko bat egiten ari da, 40 urtez egon den izendapen horren defentsa egiteko.

Jarraitu “Espainiako Gobernuaren ordezkariak Usurbilgo udalari Joxe Martin Sagardia plazari izena aldatu eta haren omenezko plaka kentzeko eskatu dio” irakurtzen

Idoia Garzes idazlearen “Mendiko gaitza” liburuaren irakurketa-topaketa gaur Sutegi Udal liburutegian

a

Usurbilgo Sutegi Udal liburutegiak antolatuta, gaur, azaroak 30,  Idoia Garzes Aldazabal (Lasarte-Oria, 1973) idazlearen “Mendiko gaitza” liburuaren inguruan hitz egingo da. Idazlea bertan egongo da. Irakurketa-topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Sutegiko Udal liburutegian.

Jarraitu “Idoia Garzes idazlearen “Mendiko gaitza” liburuaren irakurketa-topaketa gaur Sutegi Udal liburutegian” irakurtzen

San Markos Mankomunitateak Usurbilgo Garbiguneko berrerabilpen gunea zabaldu du

a

San Markos Mankomunitateak Usurbilgo Garbiguneko berrerabilpen gunea zabaldu du. Azken urteetako pandemia dela eta, gune hori itxi egin zen. Orain, Covid19ak eragindako osasun egoerak hobera egin ostean berriz zabalik dago.

Jarraitu “San Markos Mankomunitateak Usurbilgo Garbiguneko berrerabilpen gunea zabaldu du” irakurtzen

Azaroan zehar ikastaro, tailer eta ibilaldiak egingo dira Santuenean

a

Santueneako Elkarteak antolatuta, azaroan zehar ikastaro, tailer eta ibilaldiak egingo dira Santuenean. Antolatzaileek auzotarrak bertan parte hartzera animatu dituzte. Aukera zabala dago.

Jarraitu “Azaroan zehar ikastaro, tailer eta ibilaldiak egingo dira Santuenean” irakurtzen

Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, azaroaren 12an Zubietako Arkaitzerrekara ibilaldi gidatua

a

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren Usurbilgo Taldeak antolatuta, azaroaren 12an (larunbata) Zubietako Arkaitzerrekara ibilaldi gidatua egingo da. Arkaitzerreka hurbiletik ezagutu eta antolatzaileen azalpenak entzuteko aukera egongo da ibilaldi gidatu honetan. Arkaitzerrekara joateko bi abiapuntu jarri dira, biak 10:30ean: Zubietako plazatik eta Usurbilgo frontoitik. Antolatzaileek katiuskak edo mendiko botak eramatea komeni dela jakinarazi dute.

Jarraitu “Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, azaroaren 12an Zubietako Arkaitzerrekara ibilaldi gidatua” irakurtzen

Azaroaren 11, 13, 18 eta 19an Noaua! Kultur Elkartearen “Kulturaldia” zikloa ospatuko da

a

Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 11, 13, 18 eta 19an “Kulturaldia” zikloa ospatuko da. Errezitaldia, bakarrizketa, film emanaldia eta antzerkia izango dira kultur ekimen honetako osagaiak.

Jarraitu “Azaroaren 11, 13, 18 eta 19an Noaua! Kultur Elkartearen “Kulturaldia” zikloa ospatuko da” irakurtzen