Zer da fracking-a?
Haustura hidraulikoa (ingelesez hydraulic fracturing edo fracking izenez ezaguna) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula.
Haustura hidraulikoak kezka eragin du munduan, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ahal dituenez ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.
www.frackingezaraba.org
2013an Usurbil Gipuzkoako Fracking Gabeko Udalerrien mapan berde kolorearekin margotzen lehen udalerria bilakatu zen.
- ‘Fracking Ez!’ Herri Ekimen Legegileak martxan jarria duen sinadura bilketa azken txanpan (2014-09-04)
- ‘Gure mendiak ez ikutu!’ lemapean Gorbea eta Urbiako mendi martxetan parte hartzeko deia (2014-07-29)
- EH Bildu: “Euskal Herriak soluzio berdeak behar ditu” (2012-07-25)