Usurbil Eginez

Usurbil

Geurea ikurriña

Ikurriña

Usurbilgo Udalak maiatzaren 4an ikurriñari merezi duen omenaldia egin zion eta Joxe Martin Sagardia plazan jarritako mastatik zintzilik dago jada guztion ikurriña. Auzitegiek aginduta, espainiar bandera jartzera behar dute Usurbilgo Udala.

Usurbilgo EHBilduk biltzeko hitzordua jarria zuen dema plazan. Herritar ugari gerturatu zen hitzordura ikurriñak eskutan zeramatela. Trikitilariek girotutako kalejirak, dema plazatik udaletxeko plazarekin lotu zuen. 13:00ak alderako jende asko bildu zen udaletxe aurrea, 1977ko San Sebastian bezpera hartan bezala, ikurriñari merezitako omenaldia egitera.

Larunbateko ekitaldian, 1977ko San Sebastian bezpera hartan, udaletxeko plazan, ikurriñaren legeztatzea zela eta, ongi etorria emateko Joxe Domingo Aizpuruak jarritako bertsoak berriz entzuteko aukera izan zen.

Urteotan, legegintzaldi desberdinetan alkatetzan egondako hainbat udal ordezkari ere bildu ziren ekitaldian. Andres Bruño, gogor borrokatu ostean, 1977ko San Sebastian bezpera hartan osoko bilkura deitu, eta udalbatzak aho batez ikurriñaren aldeko mozioa onartu zenean, alkate zena. Martin Larrañaga, Joxe Antonio Altunaren ordezko alkate Agustin Lizaso, Xabier Mikel Errekondo eta egungo alkatea, Mertxe Aizpurua. Guztien izenean, alkateok adosturiko adierazpena irakurri zuen Aizpuruak.

Ekitaldiko une nagusia halere, udaletxeko arkupeetatik, belaunaldi desberdinetako herritarrek ikurriña handia plazara ateratakoan heldu zen. Plazako sarrera ondoan, duela egun batzuetatik jarria zegoen masta ondorainoko bidea egin zuten. Bertan, ikurriña sokari ondo heldu, eta bertaratutakoen txalo artean zintzilikatu zuten ikurriña. Dantzarien agurra jaso zuen ikurriñak, eta ondoren, Kantu Taldekoek girotu eta herritarrekin batera hainbat abesti gogoangarri kantatu zituzten, ekitaldiari amaiera emanez.

Berriak:

a

Udalaren deia


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: