Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako “Sagarrondotik sagardora 2023” ikastaro zikloa martxan da. Martxoaren 10ean eta 17an zehazki bi ikastataro egongo dira. Bertan parte hartzeko sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira alkartasuan.eus webgunean.

Martxoak 10, ostirala

  • Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa ikastaroa.
  • Irakaslea: Josu Osa
  • Ordua: 15:30-18:30
  • Lekua: Potxoenea
  • Prezioa: 10€

Martxoak 17, ostirala

  • Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak.
  • Irakaslea: Aitor Etxeandia
  • Ordua: 15:30-18:30
  • Lekua: Potxoenea
  • Prezioa: 10€