Azaroaren 8an “Haur eta nerabeen transexualitatea” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean

a

Hitz Aho Udarregiko guraso elkarteak antolatuta, azaroaren 8an (asteartea), “Haur eta nerabeen transexualitatea” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:00tan. Hitzaldia NAIZEN-ek, Adingabe transexualen familien elkarteak, bideratuko du. Antzolatzaileek jakinarazi dute familien testigantzak ere bilduko direla bertan: “Ez da nire gorputza zure begirada baizik. Ulertu, lagundu ahal izateko”.

Naizen elkartea

Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da eta elkartearen helburuak hauek dira:

  1. Haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa.
  2. Haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutzera ematea, beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea egitea eremu desberdinetan. Batez ere, haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean eta kiroletakoan, baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Horrela, transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako onarpena lortzeko bideak jarriz.
  3. Hezkuntzan eta haur eta gazte transexualekin esku hartzen duten profesionalentzako informazioaren transmisioa eta trebakuntza. Halaber, adin txikiko transexualen inguruko ikerketetan eta ikasketetan parte hartzea.
  4. Adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa eremu guztietan, nola administrazioan zein justizian, eta, horrekin batera, adin txikiko transexualen onerako egokiak diren legezko erreformen sustapenean eragile izatea.

Zer egiten dute?

  1. Familien artean elkarrekiko laguntza sare bat eratzea, seme-alabei laguntza hobea eskaintzeko aholkuak emateko eta elkar babesteko.
  2. Hitzaldi irekiak zein formakuntza espezifikoak antolatzea, familientzat eta haur eta gazte horiekin kontaktuan dauden profesionalentzat.
  3. Gonbidatzen dituzten hitzaldi, ikastaro, mahi-inguru eta abarretan parte hartzea.
  4. Transexualitate egoeran dauden haur eta gazteekin erlazioa duten edozein arloko (osasuna, hezkuntza, gizarte langintza, kirola, kultura, arlo judiziala…) profesionalei informazioa, formakuntza eta laguntza ematea.
  5. Komunikabideei euren testigantza eskaintzea, etxeetan bizi duten errealitatea ezagutzera emateko.
  6. Seme-alabak ordezkatzea, beraien eskubideen aldarrikapenean administrazio- eta justizia-arloetan eta haiek babesteko lege-erreformen sustapenean.
  7. Seme-alabentzat mesedegarri diren ikerketetan parte hartzea.
  8. Haur eta gazteen transexualitatea ezagutzera ematen eta normaltzen laguntzen duten argitalpenak eta edozein motatako materialak (ikus-entzunezkoak, digitalak,…) bultzatzea eta haietan parte hartzea.
  9. Haur eta gazte horientzat eta haien familientzat aisialdi-ekintzak antolatzea, elkarrekiko laguntza sarea eta ahalduntzea sustatuz.

Informazio gehiago: naizen.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.