Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek herriko Puntu Beltzak identifikatzen laguntzeko galdetegi bat prestatu dute

a

Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek herriko Puntu Beltzak identifikatzeko proiektua abiarazi dute. Horretarako galdetegi bat osatu dute eta bereziki, herriko emakumeei gonbidapena luzatu diete galdetegian parte hartzeko. Urriaren 29an antolaturiko Egun Morean, Kafe Tertulia Taldeak berak identifikazio lan bat egin zuen. Lanketa hau orain herrira zabaldu nahi dute: “Guk burututako identifikazioaz gain, Usurbilgo emakume* guztien parte hartzea bultzatu nahiko genuke, ahalik eta Puntu Beltz gehien identifikatu ahal izateko”.

Galdetegia

Kafe Tertuliak galdetegiko loturan sartzeko QR kode bat sortu du: “Bertan, zure esperientziatik abiatuta, burura etortzen zaizkizun Puntu Beltzak zerrendatzea eskatuko zaizu, hauek honela izendatzeko arrazoia zein den ere aipatu beharko duzularik. Ondoren, Kafe Tertuliako kideok Puntu Beltz bakoitzaren arrazoia mahai gainean jarri eta hauei erantzuna ematen saiatuko gara”.

a

Kafe Tertuliaren adierazpena

Eta zu, seguru sentitzen al zara Usurbilgo kale guztietan? Sarritan sentitu izan gara beldurrez Usurbilgo neska* gazteok herriko txoko ezberdinetan. Honen aurrean, Puntu Beltzen proiektua jarriko dugu abian Kafe Tertuliako kideok.

Argitasun ezagatik, kalearen luzeragatik, irtenbiderik ez dagoelako edo bestelako arrazoiengatik, Puntu Beltz bezala izendatu ditugu zaurgarriago sentiarazten gaituzten lekuak. Emakumeen aurkako indarkeria egoerak sortzeko arriskua handiagoa den kale eta txokoak hain zuzen ere.

Proiektu honi hasiera emateko, guk burututako identifikazioaz gain Usurbilgo emakume* guztien parte hartzea bultzatu nahiko genuke, ahalik eta Puntu Beltz gehien identifikatu ahal izateko. Horretarako, jarraian aurki dezakezun Qr-aren bitartez galdetegi bat betetzea eskatu nahi dizugu. Bertan, zure esperientziatik abiatuta, burura etortzen zaizkizun Puntu Beltzak zerrendatzea eskatuko zaizu, hauek honela izendatzeko arrazoia zein den ere aipatu beharko duzularik.

Behin identifikazioa eginda, Kafe Tertuliako kideok Puntu Beltz bakoitzaren arrazoia mahai gainean jarri eta hauei erantzuna ematen saiatuko gara. Garrantzitsua da leku hauek eraberritzetik zaurgarritasun egoera hauei konponbidea ematea, denok askatasunez erabili nahi ditugun kaleak, denen segurtasuna bermatzen den modu justu batean eraikiz.

Beraz, zure laguntza behar dugu proiektu honi hasiera emateko! Galdetegia bete ezazu Puntu Beltzen identifikazioan laguntzeko!

ELKAR INDARTUZ, KAFE TERTULIA!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.