Hemen da Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia

a

Usurbilgo Mundualdia jaia (jatorri aniztasunaren jaia) gaur (azaroak 5) ospatuko da. Irailean Usurbilgo Udalak jakinarazi zuen hitzordu hau Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko baliatuko dutela. Aniztasun Kontseilua herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatzen dute, udalaren eta parte hartzearekin lagunduta, eta euren jardunaren berri Mundualdiaren bidez emango dute. Udalaren esanetan, jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura; Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

EGITARAUA

Azaroak 4, ostirala

  • 18:00, Potxoenean: tertulia filosofikoa, LH6ko ikasleei zuzendua, Oinherri herri hezitzailearen eskutik.

Azaroak 5, larunbata

  • 11:30-13:00, herriko frontoi inguruan: munduko jolasak, Zirimararekin.
  • 18:00, herriko frontoian: aurkezpena. Alkatearen agurra eta Aniztasun Kontseiluaren aurkezpena.
  • Jarraian, Jakien dastaketa.
  • Amaieran, musika emanaldiak: Saul eta Alvaro herrikide nikaraguarrak, eta Kawadeni taldea, Afrikako perkusio doinuekin.

Azaroak 10, osteguna

  • 18:00 Potxoenean: Mario Zapataren hitzaldia, harrera protokoloen inguruan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.