SantaAgedabezperaETB

Atzo, otsailak 10, Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioan, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan Usurbilgo Kantu Taldeak eta Gure Pakea Elkarteak antolatuta, Usurbilen barrena ospatu zen kantu-jiraren irudiak eskaini ziren: “Usurbilgo santa eskean izan gara eta hango bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara”.

Bideoa ikusteko, klik (35 minututik aurrera): www.eitb.tv/eu/bideoa

Santa Ageda bezperako ospakizunek, Kantu Taldea eta Gure Pakea Elkartea elkartu zituzten otsailaren 4an. Jubilatu Astearen abiapuntua izan zen, astelehen iluntzean egin zuten kantu-jira berezia. Horregatik hasi zuten ekitaldia Artzabalgo ganbaran. Ondoren, herrian barrena kalejiran irten ziren, Usurbilgo txistulariak eta Beñat Iguaran, Oier Iurramendi eta Aitor Agirre (usurbildarra) bertsolariez lagunduta.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!