EHBilduUsurbil9

Larunbatean (otsailak 9) Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26an burutuko diren udal huateskundeetarako Usurbilgo hautagaia aurkeztu zuen:  Agurtzane Solaberrieta Mesa. Goizean  EHBilduk Potxoenean herri programa landu zuen bertaratu ziren herritarrekin eta ondoren alkategaia berretsi zuten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: EHBildu Usurbil eta Noaua!

Xabier Arregi, Usurbilgo EHBilduko alkatea: “Oso pertsona jantzia eta prestatua da lan horretarako. Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari gisa lan egindakoa Noaua!n eta Berria egunkarian. Herri bizitzan hamaika ekimenetan parte harturikoa; Euskal Herrian Euskaraz, Noaua! Kultur Elkartean., Ezker independentismoan, Usurbilgo Gure Esku Dagon… Herri eragile oso bizia eta prestatua. Horrek guztiak eman dion ibilbide oparoak egiten du Agurtzane guretzat hautagai ezinhobea izatea. Usurbilgo EHBilduk hautagai oso oso ona aurkeztu digu”.

Agurtzane Solaberrieta: “Burujabetza agenda politikoaren erdigunean dago. EHBilduk sustatu nahi duen Euskal Herria burujabe izateko prozesuari uste dugu herrietatik ere egin diezaiokegula ekarpenik. Hurrengo lau urteotarako herri-programa burujabetza prozesu horretan sakontzeko bitartekoa izatea nahi dugu, egitasmo burujabe eta aitzindarien bidez, herri eta pertsona bezala ahalduntzeko tresna moduan. Elikadura, lurralde, gorputz, energia… burujabetasunerantz, ariketa hauek elkarrekin egin nahi ditugu. Usurbilen osatzen duten herri/auzo guztiekin eta herritar ororekin. Eskuartean dugun proiektuaren erdigunean, bizitzak, pertsonak, usurbildarrak daude, eta horren bueltan eraiki nahi dugu gure herri-proiektua. Bazterketarik gabe eta askatasunez bizi ahal izango den Usurbil jasangarria eta bizigarria zerumugan, ingurumenarekin harmonian biziko dena, herri/auzoen nortasuna errespetatzen duena, herritar eleaniztunez osatua, eta bizikidetza eta kultura-aberastasuna oinarri, euskaraz biziko dena.

Eskerrik asko egunotan jaso ditudan animo mezu guztiengatik. Ohorea da Xabiren eskutik jasotzea lekukoa. Ohorea eta errespetua, izan ere, oso altu jarri du langa Xabik. alimaleko alkatea izan da. Eskerrik asko!! Jakin badakit ez dela erraza izangi. Ardura honek izango du ozpinetik eta izango du eztitik. Edonola ere, nire onena ematen saiatuko naiz. Rosa luxenburgek espetxetik idatzitako gutunak irakurtzen aritu naiz egunotan, eta hainbat gogoeta eta esaldi bikainen artean, honako hau iltzatuta geratu zait: “Ez dugu inoiz ahaztu behar gauza eder txikienarekin eta onenarekin ahalik eta gehien gozatzea”. Horixe da nire asmoa.”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: EHBildu Usurbil

Informazio gehiago