Urtero bezala, maiatzaren lehenengo igandean (maiatzak 5) Andatza Eguna ospatuko da. Ibai-Ondo Elkarteak eta Zirimarak egun horretarako egitaraua prestatu dute. Herritarrei dei egiten die Andatzara igotzeko eta antolatu duten ekimenean parte hartzeko.

Egitaraua

  • 09:30 San Estebango plazatik hasita Zirimararen familia plana: “Familia giroan, Andatza-
    ko igoerari emango diogu, ibilbidean zehar zenbait jolas eginez. Behin gora igota ere jolas batzuk egingo ditugu”.
  • Goizean zehar, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.
  • 12:30 Argazkia Andatzako bordaren parean.