Martxoaren 8an (asteazkena), Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Dagoeneko Usurbilen hainbat ekimen finkatu dira, horietako batzuk pasa den larunbatean egin ziren (Emakumearen Etxeari lotutako asanblada irekia eta bertso-bazkaria). Asteazkenerako mahaingurua eta performance-a tartekatuko duen mobilizazioa iragarri du Usurbilgo mugimendu feministak.
Egitaraua
Martxoak 8ra arte
- Aurreko edizioetako irudiak Sutegin eta dendetan ikusgai.
Martxoak 8, asteazkena
- 18:00 Mahai-ingurua Sutegin. Martxoaren 8an, lehenbizi, desaktibazio soziala hizpide duen UEU-ren solasaldi bat proiektatuko dute Sutegin eta honi buruz hausnartzeko aukera izango da kultur-etxeko auditorioan.
- 20:00 Elkarretaratzea eta performance-a Mikel Laboa plazan.
- Antolatzaileak: M8 Emakumeen taldea.
Martxoak 11, larunbata
- 19:00 Hirusta Trio taldearen “Matrioshka baten soinu geografia” emanaldia Sutegin.
- Sarrerak: 5 eurotan eskuragarri aurrez, usurbilkultura.eus plataforma bidez.
- Zehaztasunak: “Ahotsak, pianoak, poesiak eta ikus-entzunezko edukiek osatzen dute Hirusta Triok sortu duen “Matrioshka baten soinu geografia” emanaldia. Musikaren eta lirikaren bitartez kontatzeko asko duten hiru emakumek osatzen dute taldea; beraien ikuskizunak publikoaren eta antzezlekuaren arabera moldatzen badituzte ere, beti dute ardatz berdina: emakumea. Garbiñe Abendaño abeslari sopranoak, Margarita Lorenzo de Reizabal piano-jole eta ikus-entzunezkoen arduradunak eta Julene Zenikazelaia errezitatzaile eta gidoilariak osatzen dute Hirusta Trio”.
- Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.