Zubieta Lantzen Elkarteak antolatuta, uztailaren 16an (ostirala), “Mikra” kaleko zirku garaikideko pieza eskainiko da Zubietako errebote plazan, 19:00etan. Ikustera joateko aurrez izena eman behar zen (azken eguna uztaila 13) baina aukera egon daiteke egunean bertan bertara agertuz eta antolatzaileei lekuren bat libre geratu den galdetuz. Ikuskizuna doakoa da eta edukiera 150ekoa.

MIKRA kaleko zirku garaikideko pieza: “Generoa eta Rolaren erlazioak jo-puntutzat hartuta, norbanako bezala ditugun izaerak deseraiki ditugu, eraiki dugun hori zenbateraino kultura eta inguruko “baloreetan” oinarritzen den jabetu eta agerian uzteko. Horretarako akrobazia erabiliko dugu. Garena eta erakusten dugunaren artean zenbateraino identifikatzen gara? Eta zenbateraino bizi dugu libreki gure identitatea? Piezaren aurretik, Zubietako hainbat herritarren erakustaldia ikusi ahalko da”.