Usurbilgo Udalak ‘Udalberri’ aldizkariaren 34. zenbakia kaleratu du. Zortzi orrialdeko aldizkaria da eta bertan, honako gai hauek irakurri daitezke:
- Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea: Santuenea eta Europako funtsak.
- Zaintza-eredu berri bat kolektiboki eraikitzeko urratsa egingo dute udalak eta Matiak.
- Miren Aranguren Etxarte, Emagin Elkarteko kidea: “Herritarren artean zaintza antolatzen hastea serio planteatu behar dugu”.
- Covid19-aren osteko gizartea hizpide.
- 2020a “txukun” amaitu du udalak ekonomikoki, aurretik zeukan diru gerakinari esker.
- Zabalik da hilobiak emakidan eskatzeko epea.
- %90eko hobaria Agerialden frontoia estaltzeko obrei.
- Udal haur eskola zerbitzuaren esleipena, martxan.
- Aho batez onartu dituzte Txirikorda eraikitzeko exekuzio proiektua eta pleguak.
- Hondakin kopuruak behera egin du 2020an, gaikako bilketa mantentzearekin batera.
- Migrazioari maskarak erauzten’, sarean.
- Asfaltatze eta berritze lanak, azken hilabetean.
- Mugikortasun eredu berri bat probatzeko aukera, eskura.
- Harrera ona izan dute azken bi hilabeteetan antolatutako ikastaroek.
Udalberriren 34. zenbakia hementxe:
Gainerako zenbakiak PDFan eskuratzeko: klik