EAEko euskal alderdiek gaur gauean ekingo diote uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpainari. Koronabirusak baldintzatuko ditu ondorengo 15 egunak, izan ere, alderdiek inoiz ez bezalako kanpaina egin beharko dute, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta. EAJ-PNV Gernikan abiatuko da; EH Bildu, Elkarrekin Podemos-I, Equo Berdeak eta PP-Ciudadanos, Gazteizen eta PSE-EE, Bilbon. Beraz, gaur hasiko da kanpaina, ofizialki.

Hasiera batean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5ean ziren egitekoak. Koronobirusaren eraginez hauteskunde deialdi hori bertan behera geratu zen. Euskal Erkidegoko historian lehen aldiz gertatu da. Oraingoan beraz, uztailaren 12an herritarrek Legebiltzareko 75 ordezkariak hautatzeko aukera izango dute.

Argazki herrikoia eta ekitaldi politikoa

Usurbilgo EH Bilduk ere asteburu honetan kanpainari hasiera emango dio:

  • Ekainak 26, ostirala: Argazki herrikoi bat aterako dute. Hitzordua Sutegi aurrean jarrida, arratsaldeko 20:15etan: “Uztailak 12ko hauteskunde kanpaina hasten da ekainak 26an eta Usurbilen hasiera 20:15etan argazki herrikoi batekin emango diogu. Sutegi aurrean elkartuko gara! Herria martxan irudikatuko dugu, herria bidea egiten. Animatu! Merezi duzun herria egiteko Prest!”
  • Ekainak 28, igandea: Mikel Laboa plazan ekitaldi politikoa egingo da 12:30ean: Igandean 12:30etan Mikel Laboa plazan ekitaldi politikoa izango dugu eta bi hautagai etorriko zaizkigu herrira:Arkaitz Rodriguez eta Esti Elduaien. Gerturatu zaitezte!

Informazio gehiago