Gabonetako haur parkeaArg.: Noaua!

Usurbilgo Udalak antolatuta, urtarrilaren 2tik 4ra Gabonetako Haur Parkea egongo da Oiardo Kiroldegian.  Jolastoki erraldoia 2-12 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta ordutegi honetan zabalduko da:  11:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 19:30era. Sarrera doan da.

Hiru gune

Tailer desberdineko guneak egongo dira:

  • 2-6 urte artekoentzat: margolarien gunea, ludoteka psikomotrizitateko aparailuekin, puzgarriak.
  • 6-12 urte artekoentzako gunea: puzgarriak, ohe elastikoak.
  • Guztientzako gunea: saskia, futbolina, haize mahaia, egurrezko 10 joko.

Hitzordu bereziak

  • Tailerrak adin guztientzat.
  • Urtarrilaren 4an, larunbata, Diskofesta parkearen itxieran.