Arg.: Noaua!

Usurbilgo Udalak jakinarazi du, herriko tren geltoki berriarekin batera, orain dagoen zubia eraitsi egingo dela eta zubi berria eraiki. Lan hauek ETS Euskal Trenbide Sareak egingo ditu eta lanak irauten duten bitartean, maiatzaren 27tik aurrera, behin-behineko zubia bat muntatuko da. ETS-ren esanetan, hamar hilabetez egongo da martxan behin-behineko zubia

Hasiera batean, behin-behineko zubia pasabide zaharraren ondoan egiteko asmoa zengoen baina metro batzuk mugitzea erabaki da: Txaramunto kaletik abiatuko den pasabidearekin lotuko ditu N634 errepidearen bi aldeak.

Usurbilgo Udala: “Proiektuaren arabera, zubi berriak N634 errepidea ez ezik trenbidea ere gaindituko du, eta, beraz, gaur egungo puntu beltza desagerraraziko da horri esker. Hainbat seinale jarriko dituzte herritarrei aldaketen berri emateko, baita langile bat ere, batik bat, hasierako egunetan”.

Arg.: Usurbilgo Udala