Txangosta inguruko monumentu megalitikoa.

Aranzadi Zientzia Elkarteak udako indusketa arkeologikoetan parte hartzeko aukera ireki du: galdetegi bat bete behar da internet bidez, ekainaren 1a baino lehen. Azken urteetan, udalarekin hitzarmena sinatuta, Usurbilen ere urtero egiten dituzte indusketa hauek. Usurbilen ez ezik, hainbat herritan ere aritzen dira, eta dagoeneko aurtengo eskaintzaren berri eman dute. Elkarteko langileekin ez ezik tokian tokiko boluntarioekin lan egiten dute.

Izena emateko galdetegia: Klik

Aranzadiren 2024ko indusketen liburuxka: klik.

Ikerketa arkeologikoak

Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen dituen jarduera nagusietako bat dira. Koba, dolmen, herrixka, galtzada, gaztelu, ermita eta abarretan erregistratzen den informazioa ezinbestekoa da Aranzadirentzat iragana ezagutzeko eta gure ondarea kontserbatzeko. Aranzadiren ikerketa arkeologiko horiek bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira.

Usurbilgo indusketak

Azken urteetan egin bezala, Usurbilgo bi indusketak Manu Zeberiok eta Izaro Quevedok zuzenduko dituzte. Egunak zehaztu ez badituzte ere, Andatza II trikuharriko eta Andatza III zistako indusketak abuztuan egingo dituzte, eta Irigaineko erromatar garaiko aztarnategikoak, aldiz, irailean.

Andatza II eta III

  • Mota: Indusketa arkeologikoa monumentu megalitikoan.
  • Kronologia: Neolitoa – Burdina Aroa
  • Indusketa-datak: Abuztua
  • Zuzendaritza: Izaro Quevedo, Manu Ceberio
  • Hizkuntza: elebiduna (gaztelania eta euskara)
  • Izena emateko prezioa: doakoa (bazkariak barne)
  • Leku-kopurua: 5
  • Andatza mendia ikertzeko proiektu honetan bi aztarnategi desberdinak industen ari dira:
    Andatza III Zista eta Andatza II Trikuharria
  • Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Irigain

  • Mota: Aire zabaleko aztarnategia.
  • Kronologia: erromatar garaia
  • Jarduera-datak: iraila
  • Zuzendaritza: Manu Ceberio, Izaro Quevedo
  • Hizkuntza: Elebitan (gaztelera y euskara)
  • Izena emateko prezioa: doakoa (bazkariak barne).
  • Leku kopurua: 5
  • Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.