Santixabel jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira eta dagoeneko jai batzordeak herriko jaiei hasiera emateko txupinazoa nork jaurti eta egitaraua diseinatzeko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik jarri du.

Txupinazoa nork botako du?

Ekainaren 28an udaletxeko balkoitik jaien hasiera nork eman erabakitzeko herritarren ekarpenak bilduko nahi ditu Jai Batzordeak maiatzaren 24ra arte. Txupinazoa nork eta zergatik jaurti behar duen azaldu behar da. Proposamenak egiteko bi modu daude:

  • kultura@usurbil.eus helbidera idatzi.
  • Udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Potxoenean jarriko dituzten kutxetan sartu.

Egitarau diseinatzeko lehiaketa

Jaien berri emango duen egitaraua diseinatzeko lehiaketa martxan dago.

  • Lekua: Udal erregistroan aurkeztu behar dira, maiatzaren 24a baino lehen.
  • Saria: 500 euroko saria eskuratuko du irabazleak.
  • Oinarriak eskuratzeko: usurbilkultura.eus / 943 371 999.
  • Egitarauren testua: lehenbizi Potxoenean egitarauko testua eskuratu beharko da edo bestela kultura@usurbil.eus helbidean galdetuta.

Oinarriak

  • Lehiaketa publikoa eta irekia da.
  • Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
  • Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
  • Nahi adina lan aurkez daitezke.
  • Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.
  • Lana maiatzaren 24a baino lehenago erregistratu behar da Usurbilgo Udaleko erregistroan edo, bestela, postaz bidaliko da. Hona hemen helbidea: Hona hemen helbidea: Usurbilgo Udala Kultura Saila, Jose Martin Sagardia Plaza z.g., 20170 Usurbil.
  • Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bidaliko zaio udalari kultura@usurbil.eus helbidera.
  • Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenea Kultur Etxean jaso behar da edo emailez eskatu kultura@usurbil.eus helbidean, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua. Horretaz gain, Usurbilgo Udalak adierazitako logoak ere jaso beharko ditu.
  • Jaietako egitaraua euskaraz egingo da.
  • Lehiaketa irabazten duenak gaztelaniazko bertsio laburtua jasotzen duen tamaina txikiagoko eskuorria maketatu beharko du lehiaketa irabazi ondoren.
  • Lanaren neurria librea izango da.
  • Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da.
  • Lan irabazlea aukeratzerakoan, epaimahaiak kontuan izango du lana inprimatzeak izango duen kostua. Inprimaketa kostuak, beti ere, bat etorri behar du udalak aurreikusita duen aurrekontuarekin. Gehiegizko gastua lana baztertzeko arrazoia izan liteke.
  • Erabakia hartzeko orduan, garrantzi handia emango zaio, besteak beste, egitaraua erraz irakurtzeko modukoa izateari.
  • Proposamen bakoitzeko, bi kartazal aurkeztuko dira, –A eta B –, eta hauen kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira:
    • Egilearen izengoitia
    • A edo B kartazala den (kasuaren arabera).
    • Santixabel egitarauaren lehiaketa.
  • A kartazala: aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak edo taldearen izena, IFZ/IFK, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta hura identifikatzeko behar den beste edozein datu.
  • B kartazalean: proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean.
  • Kartazaletan eta B kartazaleko dokumentazioan izengoitia ez den beste izenik erabiltzen bada identifikatzeko, eta izen horrek parte-hartzailea zein den jakiteko bidea ematen badu, parte hartzaile hori lehiaketatik kanpo geldituko da.

Epaimahaia

  • Epaimahaia Santixabeletako Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten bi kidek eta kultura zinegotziak osatuko dute.

Oharrak

  • Aurkeztutako lanetan hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da. Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da. Izan ere, emakumezkoak eta gizonezkoak neurri berean ekintzaile eta protagonista modura agertu behar dira, 1/2023 Dekretuak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legeak agintzen duen modura.
  • Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko kalitaterik.
  • Lanaren jatorrizko diseinuak inprimatzerakoan, aldaketaren bat izan lezake. Irabazleak, egitarauko azken aldaketak egin beharko ditu inprentara eraman aurretik.
  • Hautatutako diseinuaren egileak Usurbilgo Udalari lagatzen dizkio ustiapen eskubideak.
  • Lehiaketara aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa bat egin lezake.
  • Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.
  • Argibide gehiago: 943 371 999 / kultura@usurbil.eus.