Ekainaren 28an (ostirala) Usurbilgo Xauxar Txosna Batzordeak Santixabel jaiei hasiera emango die. Gazte jai herrikoein hasiera oilaskobiltzaileekin izango da, goizeko 06:00tan gosaltzeko hitzordua jarri da eta ondoren, irteera txosnetatik: “Egun gutxi falta dia aurtengo Santixabelei hasiera emateko. Hemen dezue aurtengo gazte egitaraua. Gora jai herrikoi euskaldun eta feministak, eta gora Santixabelak!”

XAUXAR TXOSNA BATZORDEAREN EGITARAUA

Ekainak 28, ostirala: Oilasko biltzaileen eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera udaletxean.
  • Ondoren, herri kalejira Jaixkipe txarangarekin.
  • 20:00 Gazte txupinazoa txosnetan eta txosnen irekiera.
  • 22:00 Laket taldea frontoian.
  • Jarraian, txosnetan: Neallta Fola, Ziztada & Rlantz eta DJ Zer?

Ekainak 29, larunbata: Gaupasa eguna

  • 14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro jana Askatasuna plazan.
  • 18:00 Tik Tara txosnetan.
  • Ondoren, Laskotxaranga.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
  • Jarraian, txosnetan: Ezpalak eta DJ Reimy.
  • 07:00 Txosnetatik abiatuta Hamarru elektrotxaranga.
  • Ondoren, gaupaseroen argazkia.

Ekainak 30, igandea

  • 18:30 Poteo elegantea eta musikatua txosnetatik abiatuta.
  • 20:00 Txanpain topa txosnetan eta sari banaketa (argazkitxokoa egongo da).
  • 20:30 Itzal erromeria frontoian.
  • Ondoren, txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena: Gazte eguna

  • 13:00 Mojitada herrikoia.
  • 14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
  • Ondoren, Anuk eta Eleneren emanaldia.
  • 18:00 Txosnetatik abiatuta, Distopia elektrotxaranga.
  • 20:00 Tapia eta Leturia banda frontoian.
  • Ondoren, txosnetan bertsio gaua.
    • Zakil Records
    • Zeonak
    • Postariyak
    • The Furuns
    • Los Zopilovers Txirriaus
    • Kolakau
    • Disney
    • Kakitzat
    • Skagehiagotan
    • Ostiko-k
    • Ekartzank xira
    • Gitayas
    • Xuxena
    • Land Dover
    • Errezetak
    • Herrolp pailazoak
    • Skapau

Uztailak 2, asteartea: Santixabel eguna

  • 18:30 Paella lehiaketa txosnetan (izen ematea 18:00). Olioa, gatza eta arroza Xauxar Txosna Batzordearen esku. (Etxean izanez gero, paellerak eta suak etxetik eramatea eskertuko da)
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka.
  • 00:30 Kontzertuak txosnetan: Pisoo & OPH.
  • Ondoren, karaokea.

OHARRA

  • Ez da eraso sexista, homofobo, transfobo edota arrazistarik onartuko.
  • Argazkiak ateratzen dituztenei eta sareetan zabaltzeko asmo dutenentzako #niksantixabelak erabiltzea eta @xauxartxoznabatzordea aipatzea proposatzen da.