Ekainaren 27an (osteguna), ohi baino bi ordu lehenago hasiko da osoko bilkura udaleko udalbatza aretoan, arratsaldeko 16:00etan. Azken urteotako osoko bilkura luzeena izan daitekeela iragarri da. Hamabi puntuko gai-zerrenda aztertuko da. Tartean, hasieraz onartua dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) hain zuzen. Etorkizuneko Usurbil diseinatuko duen planeamenduari aurkeztu zaizkion alegazioak banan-bana erantzun behar ditu udalbatzak. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.

41 alegazio

2022ko urriaren 13an onartu zen hasieraz HAPOa. Alegazio epea izan zuten gero 2023ko otsailaren 28ra arte. Beraz, epe horretan aurkezturiko alegazioei erantzungo diete osteguneko osoko bilkuran. Udalak jakinarazi duenez, epealdi horretan 39 alegazio aurkeztu ziren, beste bi epez kanpo, 41 guztira. Alegazio hauek banan-bana aztertu ditu Udalak. eta ostegunean, banan-bana bozkatu beharko ditu udalbatza osatzen duten udal ordezkariek.

Osteguneko gai-zerrenda

  1. 2024/05/30eko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2024ko maiatzaren 28tik ekainaren 21era (2024/625-2024/765).
  3. 2023ko Kontu Orokorra onartzea (2024EKKO0001).
  4. Hasieraz onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari aurkeztu zaizkion alegazioak erantzutea (HZ.01/2015-0153).
  5. 2024ko Plantila Organikoaren aldaketaren hasierako onespena (2023FAZE0001).
  6. 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketaren onespena (2023FAZE0001).
  7. Haur Eskolako erabiltzaileei dagozkien eskubide eta betebeharren ordenantzaren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak erantzun eta ordenantza behin betiko onartzea (2024ZZZZ0002).
  8. Usurbilgo Udal Haur Eskola zerbitzuaren esleipena (2024LIRZ0001).
  9. LGTBIQ+ Harrotasunaren eguna 2024ko ekainak 28ko adierazpena (2024IMOZ0004).
  10. Mozioa: Palestinako egoerari buruz Palestinarekiko Erantzukizun Plataformak aurkeztutako mozioa (2024IMOZ0003).
  11. Mozioa: Ekialde hurbileko muturreko indarkeria egoerari buruz PSE eta EAJ udal taldeek aurkeztutako mozioa (2024IMOZ0005).
  12. Galdera eta eskaerak.