Tadamun Herrien Arteko Elkartasun taldeak antolatuta, ekainaren 26an (asteazkena), “Palestina. Historia eta gaur egungo egoera” hitzaldia eskainiko da Potxoenean, 20:00etan hasita. Bertan izango da Samidoun Euskadi eta Al-Yudur Juventud Palestina Antolakuntzako kidean den Taher Ali.

Taher Ali

Taher Ali, Al-Yudur Gazte palestinarren antolakundeko kidea da. Justizia, deskolonizazioa, askapena eta itzulera dute aldarri gazte horiek. Errefuxiatu palestinarren semea, Espainiako Estatuan jaio zen, Madrilen zehazki, eta egun Bilbon bizi da.

2023an Hitzak egindako elkarrizketa Thaer Aliri: oarsoaldea.hitza.eus

Informazio gehiago: x.com/samidoun_eus