Datozen egunetan hainbat kirol ospakizun antolatu dira herrian: batzarrak, herri kirolak, txapelketak,… Jarraian guztien inguruko informazioa:

Ekainak 21, ostirala

  • Herri kirolak Kalezarko jaietan: 17:30ean Orbeldiren emanaldiaren ostean, auzotarren arteko herri kirolak izango dira.

Ekainak 22, larunbata

  • 10:30 Umeen krossa Kalezarko jaietan: izen ematea 10:00etan itxiko da.
  • 10:30 Usurbil Kirol Elkartearen batzarra: Herriko eskubaloi taldeak biltzen dituen elkarteak batzarra deitu du. Potxoenean egingo da.
  • 2023-24 Denboraldi amaiera: herriko kirol taldeak afaritarako elkartuko dira herriko pilotalekuan.

Ekainak 27, osteguna

  • 16:00 Pala txapelketa Santixabel jaietan: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.

Ekainak 29, larunbata

  • 12:30 Herri kirolak Santixabel jaietan: herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba eta harri jasotzea.

Ekainak 30, igandea

  • 11:00 Bola txapelketa Santixabel jaietan: Askatasuna plazan

Uztailak 2, astelehena

  • 17:00 Pilota txapelketa Santixabel jaietan: LI. Esku pilota txapelketako finalak.