650 Usurbil Bizi turismo egitasmoak antolatuta, ekainaren 21ean (ostirala), Zaintzaren Usurbil bisita gidatua eskainiko da. Usurbilgo zaintza ekosistemaren barruan dauden bi guneetara bisita gidatua egingo da. Lehendabizi, Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ikusiko da, herriko bi kolektibo batzen dituen proiektua (18 eta 30 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako helduak bizi dira bertan). Bigarren, Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunera gerturatuko dira eta bertan, zaintza espazio berritzailea ezagutuko da gertutik.

“Usurbilek bizitza erdigunean jartzeko bisio integral bat dauka eta hori bere ezaugarri nagusien artean dago, transbertsala den ikuspegi bat da eremu guztietan: kirola, natura, ondarea, memoria, sagardoa, nekazaritza, aisialdia… iraupen luzeko zainketen sostengarritasuna duena, zaintza beharra duen oro bermatu asmo duen tokiko ekosistema bat osatzea du helburu, lurralderatua, Usurbilen errotua, oinarri komunitarioa, pertsonen nahiak erdigunean jartzeko bokazioa duena”.

  • IrteeraTxirikorda
  • Ordua: 10:00 – 11:15
  • Iraupena: 1 ordu 15 minutu
  • Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus
  • Oharra: Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
  • Harremanetarako: turismoa@650usurbilbizi.eus