650 Usurbil Bizi turismo egitasmoak antolatuta, ekainaren 20an (osteguna), Zero zabor bisita gidatua eskainiko da. Usurbilgo hondakinen bilketa sistema azaltzen duen bisita gidatu honetan, atez ateko sistema, auzo konpostaguneak, … ezagutuko dira gida baten laguntzaz.

“Usurbilek burutzen duen hondakinen kudeaketa eredugarria da Europa osoan, kontinente osoko tasarik handienak dituen herria izanik. Herritarren gehiengoaren borrokak eta erabakimenak hasitako bide honek eman ditu bere emaitzak. Usurbil 0.0 hondakinak kudeatzeko plangintzak gidatzen du Udalaren jarduna eta gure kale eta inguruetan gertutik ezagutu ahal izango duzu atez ateko sistema, auzo konpostagailuak, errefusa tratatzeko modu berritzaileak…”

  • Irteera: Udaletxearen sarrera (Joxe Martin Sagardia Plaza)
  • Ordua: 10:00-11:00
  • Gehienezko bisitari kopurua 14
  • Iraupena: 1 ordu
  • Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus
  • Oharra: Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.