Zubietako Herri Eskolako ikasleek ekainaren 21ean (ostirala) kurtsoari amaiera emango diote. Eguerdiko 12:00etan hitzordua jarri dute eskolan egindako lanak aurkezteko.

  1. Eguraldi onarekin, eskola kanpoko atzekaldenk elkartzeko deia egin dute eta bertan, ikasleen lanak ikusteko ibilbide bat egingo da.
  2. Eguraldi txarrarekin, gela urdinean emango diote hasiera ekitaldiari eta ondoren ikasleen lanak ikusteko ibilbide bat egingo da.
  3. Jarraian, mokadutxoa egingo da (etxetik prestatuko jakiekin), eguraldi ona egiten badu eskolako eremuan antolatuko da eta txarra eginez gero, frontoian egingo da.