Santixabelak ekainaren 27an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira. Jai Batzordeak antolatuta, gaur (ekainak 17) Santixabel jaien egitarauaren aurkezpena egingo da Mikel Laboa plazan. Era berean, aurkezpen herrikoi honetan egitarauaren diseinuaren lehiaketako irabazlea nor izan den jakingo da eta baita ere, aurtengo txupinazoa nork botako duen.

  • Eguna: ekainak 17, astelehena
  • Ordua: 18:00.
  • Tokia: Mikel Laboa plaza.