Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak Sagarrondotik Sagardora 2024 egitasmoaren baitan, “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurritea” ikastaroa antolatu du ekainaren 21erako (ostirala). Arratsaldeko 15:30etik 18:30era eskainiko da Potxoenean. Aitor Etxeandia adituak eskainiko du ikastaroa. Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen-ematea

  • Izena aldez aurretik eman behar da: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba bertan (943 361 114) edo alkartasuna.eus webgunean.
  • Prezioa: 10€