Santixabel jaiak gerturatzen ari dira eta dagoeneko hainbat eragile eta talde euren ekintzak antolatzen dabiltza. Udarregi Ikastolak ikasleek esaterako, Ginkana eta Erronka prestatzen dabiltza. Ginkana (LH1-4 bitarteko ikasleak) eta Erronka (LH5-DBH2 arteko ikasleak) uztailaren 1ean (astelehena) izango direla jakinarazi dute.

Partehartzea ezinbestekoa da zela adierazi dute eta antolakuntza lanak errazte aldera ekimen hauetan parte hartzeko aurrez izena ematea eskatu dute.

Bi bide daude

  • Ikastetxean bakoitzean dagoen izen-emate orrian izena eta ikasmaila adierazi behar da.
  • E-posta bidez: santixabelak.umeen.eguna@gmail.com
  • Izena emateko azken eguna ekainaren 19a (asteazkena) izango da.

Oharra

  • Erronkan parte hartuko dutenek aldatzeko arropa eraman beharko dute.