DYA Gipuzkoak antolatuta, lehen sorospenei buruzko ikastaroa egingo da ekainaren 17tik 28ra DYAk Usurbilgo Munalurrako egoitzan. Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, astelehenetik ostiralera, 17:00 etatik 21:00tara bitartean.

DYA Gipuzkoa: “Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu. Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua”.

  • Datak: ekainaren 17tik 28ra, astelehenetik ostiralera
  • Ordutegia: 17:00-21:00
  • Lekua: Usurbilgo ordezkaritza (Muna Lurra 26)
  • Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
  • Taldea: mugatua.
  • Hizkuntza: euskara

Sorosle titulua

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du.

Izen-ematea

Edukien lagin bat deskarga daiteke