Igandean (ekainak 9), usurbildarrok Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea daukagu. Ohi bezala, 09:00etatik 20:00ak arte izango dira hautetsontziak zabalik: Udarregi ikastolan, Kalezarko haur eskolan, Aginagako eskolan, Santuenea auzo elkartearen egoitzan eta Zubietako Lanbide Eskolan Usurbil aldean bizi diren Zubietako bizilagunentzat (Donostia aldekoek Zubietako eskolara jo beharko dute).

Egun horretan, bozketan ezingo dute parte hartu aurrez posta bidez egiten dutenek. Horretarako, maiatzaren 30era arteko epea zegoen hauteskundeotan posta bidez botoa emateko eskaera egiteko eta ekainaren 6ra arteko tartea izan dute Correos bidez eskaera hau bideratzeko.

72 Mahaikide hautatuak

Maiatzaren 14an hauteskundeetako mahaietan egoteko herritarren zozketa egin zen udaletxean eta ekainaren 9an irekiko diren hauteslekuetan lan egitea egokituko zaie. Guztira, 72 herritar izango dira, titularrak eta ordezkoez osatua. Haietatik 24 izango dira lan egitea egokituko zaienak.

Bozketa eguna

Bozketa egunean, Europako azken herrialdean hauteslekuak itxi arte, ez dira hasiko argitaratzen hauteskundeen emaitzak. Emandako datuen arabera, Italia izango da hauteslekuak ixten azkena, 23:00etan jarria baitu itxiera ordua. Beraz, ordu horretan hasiko dira argitaratzen behin-behineko lehen emaitzak.

Hauteskunde eguneko egitaraua

  • 08:00 Hauteslekuetan lan egitea egokitu zaienen bilkura guneak prestatzeko.
  • 09:00 Hauteslekuen irekiera. Bozkatzen hasteko unea.
  • 14:00 Eguneko lehen parte hartze datuen berri.
  • 18:00 Eguneko bigarren parte hartze datuen berri.
  • 20:00 Hauteslekuen itxiera. Botoen zenbaketa hasiera.
  • 23:00 Behin-behineko lehen datuen berri.