Gaur (ekainak 7) Usurbilgo Orbeldi dantza taldeak ikasturtea agurtuko du. Herriko kaleetan zehar kalejiran ibiliko dira eta ikasturtean zehar ikasitakoa Artzabalen erakutsiko dute: “Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko eta, amaieran, ikasturtean zehar ikasitako dantzez gozatu ahal izango dugu Artzabalgo plazan”,

  • 19:00etan Kiroldegitik irtengo dira kalejiran.
  • 19:30ean dantza emanaldia eskainiko dute Artzabalen.