Usurbil 1396 elkartea, Usurbilgo oroimen historikoaren aldeko elkartea da eta 2021. urtean herritar talde batek sortu zuen Usurbilgo memoria berreskuratzeko. 1936ko Gerrari lotutako gertakari latzak ikertu, jaso eta zabaltzeko helburua du elkarteak, urte luzez Usurbilen ezkutuan eta isilpean egondako bidegabekeriak ikusaraztea hain zuzen ere. Beti ere giza eskubideen, errespetuaren, bizikidetzaren, erreparazioaren eta justiziaren bidetik.

Dagoeneko hainbat ekimen burutu dituzte: Andatzara bisita antzeztua, Irubiden fusilatuei omenaldia (Hobi komuneko pertsona ezezagunak gogoan), Udarregi Ikastolan Koxme Yaguez Zubietako irakaslea izan zenari omenaldia, Meagako bide bazterrean Bautista Aginaga Otegi usurbildarra eta Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarrari egindako omenaldia, Jose Mari Furundarena Begiristain usurbildar fusilatuaren omenezko ekitaldia Aginagako hilerrian eta tropa kolpistak herrira sartu zireneko 85. urteurrena zela-eta, errepresaliatutako usurbildarrak omendu ziren.

Ekimen hauez gain, aipatzekoa da zenbait abesti kaleratu dituela Usurbil 1396 elkarteak. Horiek zuengana gerturatzeko asmoz, hemen jarri ditugu eskura (usurbil1936.eus webgunean ere eskuragarri daude).

Lurrak badaki

Andatza 1936

Manuel Goenagak kontatua

Jon Maria Soria bertsotan