Arg.: Usurbilgo Udala

Ekainaren 14an Askatasuna plazako aterpeko itoginak konpontzeko lanetan hasi ziren, teilatua irazgaizteko lanetan hain zuzen ere. Udalaren esanetan, hamar bat egun beharko dituzte lan hauek amaitzeko. Bitarte horretan, herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz, eremura ez sartzeko hesiak jarri dituzte.

17.260,65 euroko kostua

Usurbilgo Udalak Cotegui enpresari eskatu dio lan horiek egiteko; eta guztira, 17.260,65 euroko kostua izango dute (BEZ barne).

Askatasuna plaza

2002an egin zuten Askatasuna plaza, eta hortik gutxira, Karlos Zabala ‘Arrastalu’-ren eskulturek jantzi eta leundu zituzten plazaren hormak. Bertan, era askotako herritarrak eta bizipenak islatzen dira Arrastaluren irudietan. Herria haztearekin batera, ugariagoa da Usurbilgo biztanleen jatorria, eta hori muralean islatzeko enkargua egin zion udalak plazaren 20. urteurreean (2022an) Arrastaluri. Horrekin batera, duela 20 urte jarritako zenbait elementu hondatuak zeudenez, konpondu eta osaketa lanetan jardun zuen Zabalak. 93 pieza eta 140 begi inguru berritu zituen, eta 8.800 euroko kostua izan zuen.

Oraingo honetan, plazaren erdigunean dagoen aterpeko teilatua konponduko dute, itoginak ugariak baitira. Maiz erabiltzen da aterpea eta herriko festak gerturatzen diren honetan, udalak konpontzea erabaki du.