Ekainaren 9an burutu ziren Europako Parlamenturako hauteskundeaetan, Usurbilen, EHBildu-Orain Errepublikak nagusitu da, botoen %57,94 eskuratuta (1.502 bozka). PSOE izan da bigarren indar bozkatuena (403 boto) eta hirugarrena EAJ-PNV (368 boto).

Usurbilgo emaitzak

  • Boto baliodunak: 2.592 (%99,61).
  • Botoak hautagaitzei: 2.582 (%99,61).
  • Boto baliogabeak: 10 (%0,38).
  • Boto zuriak: 10 (%0,38).
    • EHBildu-Orain Errepublikak: 1.502, %57,94 (+4,42)
    • PSOE: 403, %15,54 (+5,79)
    • EAJ: 368, %14,19 (-7,90)
    • PP: 95 %3,66 (+1,97)
    • Podemos: 58, %2,23 (-5,53)
    • Sumar: 54, %2,08
    • Agrupación de electores “Se acabó la fiesta”: 24, %0,92
    • VOX: 22, %0,84 (+0,55)
    • PACMA: 18, %0,69 (+0,34)
    • Escaños en Blanco: 5, %0,19
    • Frente Obrero: 5, %0,19.
    • Iustitia Europea: 5, %0,19.
    • Feministas al Congreso: 5, %0,19.
    • Existe: 3, %0,11.
    • Cs: 2, %0,07 (-1,00)
    • Piratak: 2, %0,07 (-0,02)
    • PMR: 2, %0,07
    • SAE:2, %0,07
    • Junts UE: 1, %0,03 (-1,11)
    • PCTE: 1, %0,03 (-0,06)
    • Recortes Cero: 1, %0,03 (-0,03)
    • FE de las JONS: 1, %0,03 (+0,03)
    • Cree en Europa: 1, %0,03
    • GLG: 1, %0,03
    • Izquierda Española: 1, %0,03
    • PCPE/PCPC: 0, %0 (-0,09)
    • Extremeños: 0, %0 (-0,09)
    • PH: 0, %0 (-0,03)
    • VOLT: 0, %0
    • Andalucistas: 0, %0
    • CRT: 0, %0
    • F: 0, %0
    • J.U.E.X.: 0, %0
    • PREPAL: 0, %0

Eskualdea

Eskualde osoan eta Gipuzkoan EHBildu nagusitu da. Usurbilen lehen hiru indarrek izandako hurrenkera bera izan dute Andoainen, Astigarragan, Hernanin eta Urnietan. EHBildu nagusitu da udalerri hauetan eta bigarren indarra PSOE izan da. Hirugarren indarra udalerri guzti hauetan EAJ-PNV izan da. Lasarte-Oria izan da salbuespen bakarra: PSOEk izan da lehena, bigarrena EHBildu eta hirugarrena EAJ-PNV.

Araba

Araban Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak, 36.469 boto eskuratuta. EH Bildu bigarren indarra izan da, 27.026 boto lortu baititu. PP da hirugarren, 22.351 boto lortuta, eta jelkideak laugarren geratu dira, 19.149 boto bilduta. Voxek bosgarren lekua eskuratu du 5.016 botorekin. Atzetik daude Sumar eta Podemos, 4.761 eta 4.591 boto lortuta, hurrenez hurren.

Bizkaia

Bizkaian zein Bilbon ere alderdi sozialistak irabazi du. Bizkaian 122.255 boto lortu ditu. EAJ izan da bigarren, 117.821 boto bilduta. Hirugarren indarra EH Bildu da, 104.887 boto eskuratuta. Laugarren indarrera koxka handiagoa dago: Alderdi Popularra da, 53.72 boto lortuta. Sumar, Podemos eta Vox atzetik doaz, 15.279, 14.780 eta 12.401 boto bilduta, hurrenez hurren.

Gipuzkoa

Gipuzkoan EH Bildu nagusitu da, 96.153 boto eskuratuta. Bigarren indarra PSOE izan da, 66.743 boto bilduta, eta hirugarrena, EAJ-PNV 57.651 boto eskuratuta. PPk 23.950 boto lortu ditu, eta atzetik Sumar, Podemos eta Vox, 8.437, 8.375 eta 5.925 boto lortuta. Hiriburuan PSOEk irabazi du, 20.954 boto eskuratuta. EH Bildu bigarren indarra izan da 18.184 botora, eta EAJ-PNV hirugarren indarra izan da, 13.560 botora geratuta. Herrialdean, Albizturren eta Hondarribian baino ez du irabazi EAJk. PSE-EEk, hiriburuan ez ezik, Irunen, Zumarragan eta Eibarren ere irabazi du. Gainerako herri guztietan EH Bildu gailendu da.

Nafarroa

Nafarroan Alderdi Sozialista nagusitu da, 74.861 boto lortu baititu, eta 2.005 botora geratu da Alderdi Popularra. EH Bildu hirugarren indarra izan da, 48.762 boto eskuratuta. Vox, Sumar eta Podemos geratu dira atzetik, 17.238, 10.017 eta 8.394 boto bilduta, hurrenez hurren. Horien atzetik geratu da CEUS koaliziopean Geroa Bai, 8.241 boto lortuta. Iruñean PPk irabazi du, eta Alderdi Sozialista 4.000 botora geratu da, bigarren. Hirugarren indarra EH Bildu izan da, 15.898 boto eskuratuta. Nabarmentzekoa da EAJren emaitza Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 194.504 boto lortuta, jeltzaleen inoizko emaitzarik txarrenak dira. 201.809 bototan zuen EAJk zorua, 1989ko Europako hauteskundeetan ezarria.

Hego Euskal Herria

Europako Parlamenturako boto gehien PSOEk lortu ditu Hego Euskal Herrian: 300.272. PSOE lehen indarra izan da Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 276.842 boto lortuta; lehenengoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EAJ-PNVren aurretik geratuta, eta azken herrialde horretan lehen indarra izanda. EAJ-PNV barnean duen CEUS koalizioa izan da hirugarren indarra, 202.864 boto lortuta. Horrenbestez, EH Bilduren azken hauteskunde zikloaren goranzko joera berretsi egin da, eta jelkideen beheranzkoa ere bai (hamar puntu egin ditu behera duela bost urteko hauteskundeekin alderatuta: botoen %27,9 lortu zituen orduan, eta %18 orain). Abstentzioa %50ekoa izan da.

Iparraldea

Eskuin muturra da lehen indarra Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herri anitzetan. Pirinio Atlantikoetako prefeturak jakinarazi dituen emaitzen arabera, 92 herritan gailendu da Batasun Nazionala. Horien artean dira hainbat herri nagusi, hala nola Baiona, Angelu, Donibane Lohizune, Senpere, Uztaritze, Kanbo eta Hazparne. Rennaissance izan da lehen indarra Donibane Garazin, eta PS-Place, Publique Maulen. Herritarren %53,67k parte hartu dute. Guztira, 29.529 boto lortu ditu Batasun Nazionalak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen Rennaissance alderdia iritsi da ondoren, 22.190 boto lortuta, eta PS-Place Publique zerrendak 21.508 boto bildu ditu.

Apalago gelditu dira gainerako zerrendak: Jean Lassalle diputatu ohia buru zuen Landa Aliantzak, eta 10.147 boto eskuratu ditu; Errepublikanoek, 9.207 boto, eta Europa Ekologiak, 8.899 boto. Frantzia Intsumisoak, azkenik, 7.517 herritarren babesa izan du. Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren zerrenda eta Frantziako Alderdi Komunista iritsi dira ondoren, hurrenez hurren, 7.369 eta 3.233 boto eskuratuta.

Europarlamentariak

Idoia Mendia eta Elena Santxo europarlamentari izango dira PSOEren ordezkari. Pernando Barrena Orain Errepublikak koalizioaren ordezkari izango da Europan, eta EAJ-PNVk ere lortu du bere eserlekuari eustea Oihane Agirregoitia ordezkari duela.

Hegoaldeko laugarren indarra Alderdi Popularra izan da 172.879 boto lortuta. Javier Zarzalejos eta Antonio Lopez-Isturizek eurodiputatu izango dira. Voxek, berriz, 40.586 boto eskuratu ditu, eta Sumar eta Podemos atzetik geratu dira, 38.503 eta 36.140 boto eskuratuta, hurrenez hurren.