Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek herriko Puntu Beltzak identifikatzen laguntzeko galdetegi bat prestatu dute

a

Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek herriko Puntu Beltzak identifikatzeko proiektua abiarazi dute. Horretarako galdetegi bat osatu dute eta bereziki, herriko emakumeei gonbidapena luzatu diete galdetegian parte hartzeko. Urriaren 29an antolaturiko Egun Morean, Kafe Tertulia Taldeak berak identifikazio lan bat egin zuen. Lanketa hau orain herrira zabaldu nahi dute: “Guk burututako identifikazioaz gain, Usurbilgo emakume* guztien parte hartzea bultzatu nahiko genuke, ahalik eta Puntu Beltz gehien identifikatu ahal izateko”.

Jarraitu “Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek herriko Puntu Beltzak identifikatzen laguntzeko galdetegi bat prestatu dute” irakurtzen

Azaroaren 8an “Haur eta nerabeen transexualitatea” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean

a

Hitz Aho Udarregiko guraso elkarteak antolatuta, azaroaren 8an (asteartea), “Haur eta nerabeen transexualitatea” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 18:00tan. Hitzaldia NAIZEN-ek, Adingabe transexualen familien elkarteak, bideratuko du. Antzolatzaileek jakinarazi dute familien testigantzak ere bilduko direla bertan: “Ez da nire gorputza zure begirada baizik. Ulertu, lagundu ahal izateko”.

Jarraitu “Azaroaren 8an “Haur eta nerabeen transexualitatea” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean” irakurtzen

Hemen da Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia

a

Usurbilgo Mundualdia jaia (jatorri aniztasunaren jaia) gaur (azaroak 5) ospatuko da. Irailean Usurbilgo Udalak jakinarazi zuen hitzordu hau Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko baliatuko dutela. Aniztasun Kontseilua herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatzen dute, udalaren eta parte hartzearekin lagunduta, eta euren jardunaren berri Mundualdiaren bidez emango dute. Udalaren esanetan, jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura; Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

Jarraitu “Hemen da Usurbilgo jatorri aniztasunaren Mundualdia jaia” irakurtzen

Gaur osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan

a

Gaur, urriak 27, osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan. Bertan, Euskaraldia, Santueneko galdeketa edota Txirikorda gaiak aztertuko dira. Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan egingo da, arratsaldeko 18:00tan. Jarraian gai zerrenda:

Jarraitu “Gaur osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan” irakurtzen

Azaroak 1ean Aitzaga Elkartearen Artisau Azoka

a

Aitzaga Elkarteak antolatuta, azaroaren 1ean (asteartea) Artisau Azoka itzuliko da herriko erdigunera. Aurtengoa 26. edizioa izango da eta bertan herriko zein kanpoko artisau ugarik parte hartuko dute: bitxigintza, keramika, ukenduak, larrugintza, otargintza, makramea, egur lanketa, metalgintza, pilotak, beira, harriak, haziak… Hamaiketako goxoa dastatzeko aukera ere izango da.

Jarraitu “Azaroak 1ean Aitzaga Elkartearen Artisau Azoka” irakurtzen

GuraSOS elkarteak antolatuta, gaur erraustegiaren inguruko hitzaldia eta bilera irekia egingo dira Sutegin

GuraSOS elkarteak antolatuta, gaur, urriak 20, hitzaldia eta bilera batuko dituen ekitaldia egingo da Sutegin, 19:00etan. GuraSOSek herritarrei bertara gerturatzeko deia egin: “Azken orduko albistea Zubietako erraustegiaren inguruan. Arlo judizialetik oso albiste garratzitsua dator. Xehetasun guztiak jakin nahi dituzu? Sutegin, urriaren 20an, 19:00etan izango duzu aukera”.

Jarraitu “GuraSOS elkarteak antolatuta, gaur erraustegiaren inguruko hitzaldia eta bilera irekia egingo dira Sutegin” irakurtzen