Maiatzaren 25ean (osteguna) legegintzaldi hontako azken udalbatzaren osoko bilkura egingo da. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Aurreko bilkuretako akten onespena. 2023ko martxoaren 30eko bilkurako akta. 2023ko apirilaren 27ko bilkurako akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 19ra (2023/400-2023/506).
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Usurbileko Udalaren artean zerga informazioa elkar trukatzeko esparru hitzarmenera atxikitzea.
- 8. Ordenantza Fiskala, Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen eranskineko C atala aldatzea.
- 5. Ordenantza Fiskala, Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen 7.artikulua aldatzea.
- Udal Arautegi Organikoaren aldaketa (II. Eranskina. Kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoa) (Esp.: 2023IDOR0006).
- Igor Gorritiri Artzabal jubilatu egoitzako tabernaren kudeaketa zerbitzua emateko kontratuaren 2. luzapena egitea eta kontratistaren ondorengotzea.
- HAASetako A-59 (Ugartondo) Eremuko EQ.01 partzelako zuzkidura-ekipamendua gauzatzeko Udala eta eremuko Hitzarmen-batzarraren arteko hitzarmena onartzea.
- Galdera eta eskaerak.