Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, gaur, maiatzak 15, odol-ematearen hitzordua egingo da Usurbilen. Udarregi ikastolako erdiko aretoan egingo da, 16:30-20:30 artean. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie eta lehen aldiz odola eman nahi dutenek  943 007 884 telefono zenbakira deitu behar dute.

Odola emateko bete beharreko baldintzak:

  • Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.
  • 50 kilotik gora pisatzea.
  • 12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
  • Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiago: donantesdesangre.eus