Usurbilgo Udalak jakinarazi du datorren astetik aurrera, Aginagako saneamenduari lotutako hainbat lan egingo dituztela kaxkoan. Lanek bi aste iraungo dutela aurreikusi dute.
Bi gune nagusitan egingo dute lan
- Eliza Zaharretik Etxebesteko taberna zenerako tartean. Partzialki itxita egongo da. Gauez pasatzeko aukera egongo den arren, kotxeak ezingo dira bertatik pasa egunez, zanga bat ireki behar baitute.
- Maioz inguruko aparkalekuan. Hemen ere zanga bat ireki behar dute. Kasu honetan, aparkalekua erabilgarri izango da, baina makinaria aurrera eta atzera ibiliko da bertatik.