Martxoaren 18an (larunbata), Usurbilgo Udalerako eta Gipuzkoako Foru Aldundirako zerrendaburuak aurkeztuko ditu EHBilduk Mikel Laboa plazan. Aurkezpen ekitaldia eguerdiko 12:30ean egingo da.

Agurtzane Solaberrieta Mesa, gaur egungo alkatea, Udalerako Usurbilgo EH Bilduk aurkeztuko duen hautagaia da. 2023-27 legealdirako koalizioko zerrendaburu gisa hautatu dute, oinarrien babes zabalarekin.

Larunbatean Maddalen Iriarte Usurbilen izango da

Solaberrieta Usurbilgo EH Bilduren alkategai bezala jendaurrean aurkeztuko da larunbatean eta berarekin izango da Maddalen Iriarte, EHBilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako hautatu duen zerrenda-burua: “Martxoaren 18an zita bat dugu Mikel Laboa Plazan. Aurkezpen ekitaldia izango dugu Agurtzane Solaberrieta eta Maddalen Iriarterekin, EHBilduren Usurbilgo alkategaia eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaia”.