Martxoaren 13tik 17ra, aste solidarioa burutzen ari dira Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikasleek. Nepalgo emakumeak laguntzeko denda solidarioa zabaldu dute Agerialdeko frontoi estalian. Azken hiruhilekoan, garatuak dauden eta garabidean diren herriadeetako bizi-baldintzak aztertu dituzte, tokian tokiko osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbitzuen egoera nolakoa den.
Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean
Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) haurren ezkontza murrizten, neskei ikasketak ahalbidetzen, emakumeen trafikoaren aurkako borrokan, emakumeak ahalduntzen laguntzen edota “Chhaupadi” bezalako ohitura arriskutsuak desagerrarazten lanean ari da. Hori dela eta, Udarregiko ikasleek behaketa lana soilik ez, ekarpenen bat ere egin zuten eta horrela, GKE-koekin harremanetan jarri ziren. Nepalalda laguntzeko proiektu bat martxan jarri nahi zuten eta horrela egin dute. Diruz lagunduko dute GKE, eta horretarako, elkartasun ekimen astea ari dira egiten. Denda eta korrika solidarioa antolatu dituzte. Hitzorduokin bildutako dirulaguntza Nepalaldara bideratuko dute: “Guk ateratako dirua, Nepalgo zonalde batean hezkuntza jasotzeko zailtasuna duten emakumeei laguntzeko erabiliko dugu”.
Korrika solidarioa
Herri osoari zuzendutako lasterketa ez da lehiakorra izango. Bakoitzak bere erritmoan osatuko du, lasterka edo oinez, ez baita beharrezkoa ibilbide osoa egitea. Lasterketarako dortsalak Agerialdeko frontoi estalian kokatuko duten denda solidarioan eskuratzeko aukera egongo da. Elkartasun zozketarako errifak edo beste hainbat material ere eskuragarri egongo da.
Udarregi ikastolako LH 6. mailako ikaslee
“Proiektu honekin nahi dugu jendea konturatzea munduan badela jendea laguntza behar duena. Guk gure inguruan ikusten dugu gure bizi-baldintzak nahiko onak direla eta ez gara konturatzen beste herrialdeetan nola bizi diren. Ekimen honekin nahiko genuke transmititu toki guztietako baldintzak ez direla berdinak. Zehazkiago, Nepalen, bizi baldintza oso txarrak dituztela, batez ere emakumeek. Adibidez, bertako emakumeek hilekoa dutenean bizi behar duten tratu krudela. Gizonek txabola txiki-txiki batzuetara eramaten dituzte eta han uzten dituzte. Haien pribilegioak galtzen dituzte, ezin dute familiarekin harremandu bost egunez. Bakarrik egoten dira. Hamar urteotan hainbat emakume hil dira baldintza horietan”.
Elkartasun astea
Martxoak 13-16, astelehenetik ostegunera
- 16:20-16:40 Denda solidarioa Agerialdeko frontoi estalian: martxoaren 21ean zozketatuko duten bertako produktuez hornituriko otarrerako errifak 2 eurotan (ikastolako idazkaritzan ere salgai) eta lasterketarako dortsalak 5 eurotan salgai (0000 dortsala borondatearen truke), baita motxilak, karterak, egutegiak…
Martxoak 17, ostirala
Korrika solidarioa frontoitik
- 18:00 Txikiak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Zubiaurrenea, Askatasuna plaza, frontoia.
- 18:30 Gazteak eta helduak. Ibilbidea: frontoia, Bordatxoko biribilgunea, Puntapax kalea Aranerrekara arte, Errekatxiki kalea Zubiaurrenearen lotunera arte, Askatasuna plaza, frontoia.
- Oinez nahiz korrika egin osatu ahalko dira ibilbideok. Baina lasterketa ez da lehiakorra izango.
Denda solidarioa
- Denda solidarioa frontoian jarriko dute. Nepalgo elkarte batek eskuz egindako produktuak egongo dira salgai: poltsak, karterak, egutegiak…
- Ikasleek sukaldaturiko pintxoak (1,50 euro) eta iturriko ura dastatzeko aukera.