Kalezarko Belmonte Auzo Elkartek antolatuta, martxoaren 19an (igandea), “Gure bazterrak ezagutzen” ekimenaren bigarren irteera egingo da. Aranerreka eta Kalexar inguruan mendi ibilbidea egingo da. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da usurbilkultura.eus webgunean (azken eguna, martxoak 16).
Egitaraua
- 09:30 Udarregi ikastolako goiko frontoitik. Aranerreka eta Kalexar inguruan mendi ibilbidea egingo da mapa hartuta, familia giroan, goiz pasa.
- 12:30ak aldera hamaiketakoa eskainiko da Araneko Kalexarko auzo-elkarteko lokalean (Izen ematea beharrezkoa da hamaiketakoa antolatzeko).
Eraman beharrekoak
- Mendiko oinetakoak
- Ura
- Arkatza edo boligrafoa
- Iparrorratza