Zumarte Musika Eskolak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean, 19. Soinurbil Musika Astea ospatuko da Usurbilen, martxoaren 16tik 28ra bitartean, 12 egunez. ia egunero musika entzun eta ikusteko aukera egongo da herrian.

Egitaraua

Martxoak 16, osteguna

  • Zumarte eta Orbeldi Dantza Taldeko ikasleen kontzertua emanaldia. Zumarte Usurbilgo Musika Eskolako talde instrumental desberdinek kontzertua eskainiko dute eta Orbeldi Dantza Taldeko kideak ere bertan izango dira emanaldian parte hartzen.
  • 18:30 Aginagako Eliza Zaharrean.

Martxoak 18, larunbata

  • Orquesta Reusonica: tailerra eta kontzertua. Hondakinak diren objektuak eta materialak sormenez berrerabiliz, ikuslea sentsibilizatzea dute helburu.
  • 11:00 Musika Eskolan.
  • 19:00 Frontoian.

Martxoak 20, astelehena

  • Organoa ezagutuz
  • 18:00 Salbatore Elizan.
  • 19:00 Salbatore Elizan.

Martxoak 21, asteartea

  • Kiliklon txorotxaranga
  • 18:00 Kalean

Martxoak 22, asteazkena

  • Astigarrako Musika Eskolarekin trukaketa
  • 19:00 Sutegiko auditoriumean.

Martxoak 23, osteguna

  • Organo kontzertua: Pol Álvarez I Viciana. 14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo jotzaile titularra eta koru- zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten.
  • 19:00 Salbatore Elizan.

Martxoak 24, ostirala

  • Habia taldea: Hiru hari, hiru ahots. Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte.
  • 18:30 Sutegiko auditoriumean.
  • Sarrerak: 5 euro. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus webgunean.

Martxoak 26, igandea

  • Caparrosoko Musika Banda
  • 12:15 Kalean.
  • 13:00 Frontoian.

Martxoak 28, asteartea

  • Zumarteko ikasleak Astigarragan
  • 18:30 Astigarragako Musika Eskolan.

Informazio gehiago