Usurbilgo Ernaik antolatuta, martxoaren 18an “Usurbildik ari gara!” eguna ospatuko da herrian. Ernairen Gazte Topagunean hamargarren urtemugaren atarian, aurretik Usurbilgo Ernaik egun osorako egitaraua antolatu du.
Egitaraua
- 10:00 Tailerra Gazte Lokalean: “Gazteon osasun mentala: “Heldu diezaiegun harremanei”.
- 14:00 Paellada frontoian. Izen-ematea Aitzagan edo Ernairen sare sozialetan (@ernaiusurbil).
- 15:30 Mural margoketa frontoian.
- 20:30 Gazte argazkia Aitzagan.
- Ondoren, ekitaldia eta Viafara Aitzagan.
Gazte Topagunea
Ernai gazte antolakundeak hain zuzen, apirilaren 6tik 9ra “Bizitzeko modu bat” lemapean Elorrion egingo du urteroko ekimena. Berrogeitik gora sortzaileek parte hartuko dute hitzordu honetan. Kontzertuez gain, mahainguruak, tailerrak, ikuskizunak eta ekitaldi gehiago ere izango dira Bizkaiko udalerri horretan: “Euskal Herriko gazte independentisten topaleku izateko helburua du. Gure proiektu politikoa amestu, hausnatu, marraztu eta eraikitzen pasako ditugu lagun egun”.
Bonoak
Gazte Topagunerako bonoak Aitzagan eskuragarri daude. Online ere eskura daitezke helbide honetan: bibe.me/event