Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, azaroaren 12an Zubietako Arkaitzerrekara ibilaldi gidatua

a

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren Usurbilgo Taldeak antolatuta, azaroaren 12an (larunbata) Zubietako Arkaitzerrekara ibilaldi gidatua egingo da. Arkaitzerreka hurbiletik ezagutu eta antolatzaileen azalpenak entzuteko aukera egongo da ibilaldi gidatu honetan. Arkaitzerrekara joateko bi abiapuntu jarri dira, biak 10:30ean: Zubietako plazatik eta Usurbilgo frontoitik. Antolatzaileek katiuskak edo mendiko botak eramatea komeni dela jakinarazi dute.

Zatoz Arkaitzerrekan gertatzen ari dena bertatik bertara ikustera

2020ko isuriarekin Arkaitzerrekako bizitza ezabatu zuten, hori nahikoa ez, eta isuri kutsakorrek jarraitu dute, 2022ko uztailean bistaratu genuena da horren lekuko. Eta orain zer egin nahi dute? Isuri kutsakorrak egiten jarraitu, isurtzen ari direna ezkutatuz, horretarako erreka lehortu behar bada, hori ere lehortuz.

Esan eta esan ari gara, erraustegia abian jartzeak hiri hondakinen arazoa ez konpontzeaz gain, beste ingurumen arazo kate luze bat eragiten ari da etenik gabe.

Eta oraingoan ere, lehengo lepotik daukala burua erakutsi du GHK-k. 2020an ukatu eta gero onartu egin zuen isuria egon zela, eta oraingoan ere ukatu lehenbizi, eta gero “errekarentzat isuri ez egokia” dagoela esan eta, ia 400.000 euro kostatuko den ponpaketa obra bat egitea erabaki du, hodian barna ezkutuan garraiatu, eta gero itsasoan isurtzeko asmoa dauka.

“Beste mundu bat posible da” zioen gure herrian zabaldu den udalaren leloak. Bai noski, posible da, baina hobeagoa edo txarragoa izan daiteke. Eta horretan, zerikusi zuzena izango du, besteren artean, gure konpromisoak eta konpromiso horiek borrokatzeko gure borondate politikoak. Konpromiso hori irmotzen laguntzeko ekimen batean parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu usurbildarroi: datorren azaroaren 12an, larunbata, goizeko 10:30ean ibilaldi gidatu bat abiatuko da Usurbilgo frontoitik, Arkaitzerrekara joan eta han bertan gertakari larri honen berri emango dizuegu. Katiuskak edo mendiko botak eramatea komeni da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.