Azaroaren 11, 13, 18 eta 19an Noaua! Kultur Elkartearen “Kulturaldia” zikloa ospatuko da

a

Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 11, 13, 18 eta 19an “Kulturaldia” zikloa ospatuko da. Errezitaldia, bakarrizketa, film emanaldia eta antzerkia izango dira kultur ekimen honetako osagaiak.

Egitaraua

AZAROAK 11, OSTIRALA

Errezitaldi mutantea: “Frankenstein agurgarria” (Petti eta Ana Galarraga).

a

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.

Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

  • 20:00etan Sutegiko auditoriumean.
  • Sarrera 10 € (usurbilkultura.eus)
  • Noaua! Kultur Elkarteko bazkideek prezio berezian eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

AZAROAK 13, IGANDEA

Bakarrizketa: “Magma Mia”. Beatriz Egizabal.

a

Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma mia!!! Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu

  • 18:00etan Sutegiko auditoriumean.
  • Sarrera 8 € (usurbilkultura.eus)
  • Noaua! Kultur Elkarteko bazkideek prezio berezian eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

AZAROAK 18, OSTIRALA

Film emanaldia: “Black is Beltza II. Ainhoa”

a

“Black is Beltza” filmaren ondoren “Black is Beltza II: Ainhoa” filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.

  • 22:00etan Sutegiko auditoriumean.
  • Sarrera 6€ (usurbilkultura.eus)
  • Noaua! Kultur Elkarteko bazkideek prezio berezian eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

AZAROAK 19, LARUNBATA

Antzerkia: “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan”. Metrokoadroka kolektiboa.

a

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka:“Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.

 Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: “Zerk elkartzen ditu pertsonak? Posible dira familia edo, funtsean, afektuen sare berriak imajinatu? Funtsean… zer da familia bat?”

  • 20:00etan Sutegiko auditoriumean.
  • Sarrera 10 € (usurbilkultura.eus)
  • Noaua! Kultur Elkarteko bazkideek prezio berezian eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.