GuraSOS elkarteak antolatuta, gaur, urriak 20, hitzaldia eta bilera batuko dituen ekitaldia egingo da Sutegin, 19:00etan. GuraSOSek herritarrei bertara gerturatzeko deia egin: “Azken orduko albistea Zubietako erraustegiaren inguruan. Arlo judizialetik oso albiste garratzitsua dator. Xehetasun guztiak jakin nahi dituzu? Sutegin, urriaren 20an, 19:00etan izango duzu aukera”.
Hitzaldian Fernando Palacios zientzialariak eta Joseba Belaustegi abokatuak hartuko dute hitza. Fernando Palaciosek erraustegia sortzen ari den kutsadura larriaren berri emango du (dioxina eta bestelako toxikoekin) eta honen eragina ingurugiroan eta osasunean zein den. Joseba Belaustegik berriz, gertaera hauen ikerketa judiziala eta polizialaren azken berriak azalduko ditu. Hitzaldiaren bukaeran estrategia berria bertaratzen direnekin partekatuko dute.
GuraSOS: “Erraustegiko proiektua inoiz baino ahulagoa dago eta inoiz baino baldintza hobeagoak daude geldiarazteko. Transformadore nagusia izorratu dute, kutsadura oso larria atzeman da lurretan, azpiko uretan eta azaleko uretan, horien artean dioxinenak… Hori dela eta hainbat ikerketa kriminalak irekita daude epaitegian nahiz fiskaltzan… Testuinguru honetan, GuraSOSek erabaki du sozializazioa, sensibilizazioa eta mobilizazio soziala berpiztea. Berriro aktibatzera goaz eta zuen beharra izango dugu antolatuko ditugun hainbar ekimen aurrera eramateko edo eta mezua zabaltzerako orduan”.