Usurbil Futbol Taldeak eta Usurbil Kirol Elkarteak antolatuta, gaur (urriak 13), Garagardo Azoka irekiko da arratsaldeko 18:30ean frontoian. Garagardo Azoka urriaren 13tik 16ra bitartean ospatuko da. Bi entitateek lankidetzan hartuemanak sendotzeko baliatu dute ekimen hau eta bide batez, bi klubetarako diru-laguntza biltzeko. Azoka frontoian kokatua egongo da eta bertan jan-edana, musika, zozketak… egongo dira.
Urriak 13, osteguna
- 18:30 Azokaren irekiera.
Urriak 14, osteguna
- 18:00 Azokaren irekiera.
- 19:00 Musikari-kirolari ekitaldia: eskubaloi zein futbol taldeetako musikariak.
- 23:00 DJ Skywalker.
Urriak 15, larunbata
- 12:00 Azokaren irekiera.
- 18:00 Maddi eta Elene.
- 20:00 Zozketako zenbaki sarituen banaketa.
- 22:00 Dj RR
Urriak 16, igandea
- 12:00 Azokaren irekiera.
- 16:00 Usurbilgo Garagardo Azokako 1. Mus Txapelketa: Izen-ematea: 15:30-16:00. Prezioa: 30 euro bikoteko (2 pitxar eta 2 garagardo berezi barne). Sariak: 1. saria: txapelak, irabazlearen altuera garagardo kaxetan, urdaiazpiko bat. 2 . saria: kopak, Patri jatetxean bi pertsonentzat asteburuko bazkaria edo afaria. 3. saria: 2 ukondo, Aialde Berriko sagardoa. 4. saria: 2 garagardo berezi.
- 20:00 Azokaren itxiera.
Oharrak
- Otorduen ordutegia: bazkariak 13:00-15:00 artean eta afariak 20:00-23:00 artean.
- Urriaren 13an afaria eskainiko dute, urriaren 14ean eta 15ean bazkaria eta afaria eta urriaren 16an bazkaria.
- Jatekoa azokan bertan jan edota eramateko eskatu ahalko da.