a

Iaz bezala, Udarregi Ikastolak Baso Eskolaren proiektuarekin aurrera jarraitzeko eta bertako eremua prestatzeko deialdia egin die ikastolako gurasoei laguntza eskatuz. Hitzordua jarria dago: irailaren 24an (larunbata), 9:00etan Mahaspildegiko aparkalekuan. Gogoratu Baso Eskola LHko 1. zikloan martxan jarritako proiektua dela, herriko inguruko elementu naturalak ezagutzeaz gain, naturan eta naturaz gozatzeko helburua duena.

Egin beharreko lanak

  • Erreka arroa garbitu.
  • Bertan dauden kainaberak pilatu.
  • Zaborra bildu.

Lanerako beharko diren herramintak

  • Eskularruak.
  • Aitzurrak eta palak.
  • Zakarrak biltzeko ontziak.
  • Orgak (karretillak).