Irailaren 4an Enrike Abril Errebote Txapelketa hasiko da, lehiaketa ofizialen 2022-23 denboraldia. Euskal Herriko 9 taldek eman dute izena 59. edizio honetan, horietako bi Gipuzkoakoak dira: Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta.
Hiru multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:
A MULTZOA
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Senpere (Senpere, Lapurdi)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
B MULTZOA
- Endaiarrak (Hendaia, Lapurdi)
- Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi)
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
C MULTZOA
- Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
Bi ligaxka
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 4ko jardunaldian hasi eta irailaren 25ekora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
Finalerdiak urriaren 2an
Multzo bakoitzean lehen postuan sailkatutako taldeek eta bigarren sailkaturik onenak jokatuko dituzte finalerdiak, honela: A1 vs 2. sailkaturik onena, eta B1 vs C1. Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 2ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.
Finala urriaren 9an
Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren finala urriaren 9an jokatuko da, Zubietan errebote plazan.
Irailaren 4an Zubietako errebote plazan
Partida goizeko 10:30ean hasiko da Zubietako errebote plazan eta eguraldiak laguntzen badu honako talde hauek jokatuko dute: Zubieta-Kapito Harri (Ustaritz).